XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sat[ur] - Nere jokaera?

Sat[ur] - Ori al-da guzia?
Mark. - Gutxi al-deritzazu? Zure jokoari igartzen diot; baiña bide ori ezta zuzena, ta gaiñera arrisku aundiak ditu.

Sat[ur] - Nik al dedan bezela gordetzen det nere burua. Ni, emakumeengandik urruti, pake-pakean bizi nintzan, eta ikusi du sendagillearen alabarekin zer gertatu zaidan.

Mark. - Ta emakume bategandik gordetzearren, eun emakumeren artean sartzen zera. Nork antzematen dio kontu oni?

Sat[ur] - Zer atera det buruz jokatzearekin? Ezkongai pakean bizitzeko, emakumeengandik iges egitea alperrik ba-da, emakume tartean sartuta, ikus dezagun zer gertatzen dan.

Mark. - Ai, kazkarin! Bide okerragorik ezin ar zenezakean. Otsoaren agiñetan sartzen ba-zera, ez al-dakizu zer gerta diteken? Aoa istea naikoa du, zu barruan arrapatzeko. Ez al-da ala, Izaiña? Ildakoa baiño ixillago zaude.

Mark. - Bai, zure jokaera. Lo nagola uste al-dezu? Erri osoa arrituta dago. Gauden egunetan asiko ziñan, ba, Don Tenorio'renak egiten? Amabi neskatxei, gutxienez, esan diezu beaiekin ezkonduko zerala.